jueves, 8 de noviembre de 2007

zer da globalizazioa ?

Sarrera
Globalizazioa kapitalismoa gaur egun hartzen duen forma da .
Azken urteetan globalizazioa arazo larri batean bihurtu da , gai honi buruz liburu eta artikulu ugari aurki ditzakegu , hauetarik asko ondorio kontrajarriekin . Ildo honetan , globalizazioak definizio ugari hartu ditu , baina baliagarriena edo egokiena hau izango litzateke: kapitalismoa gaur egun hartzen duen forma .
Baina globalizazio fenomeno hau ez da gaur egungoa prozesu konplexu eta luze baten ondorioa da . Globalizazioaren haziera XIX mendean koka dezakegu , 1848an Marx eta Engelsek bere Manifestu Komunistan aurreikusten zuten indar ekoiztzaileen internazionalizazioaren ondorioak . (1)
Gaur egungo dinamikan, gero eta herrialde gehiagok gero eta produktu, zerbitzu eta jarduera gehiago trukatzen du komertzialki. Mugak ireki egin zaizkie atzerriko produktuei, produktu horiek integratu egin dira merkatu lokalean eta horren ondorioz, truke librea areagotzen duen mugimendua bihurtu da globalizazioa. Baina hori teorian baino ez da gertatzen, zeren errealitatean, indarrik handiena merkatu finantzarioek baitute eta horixe da globalizazioaren benetako motorra. Finantzen arloko globalizazioa da globalizazio ekonomikoa baino gehiago eta finantza merkatuak daude erdian eta, beraz, agente finantzarioak: multinazional handiak, Burtsa, Mundu Bankua, 7 indartsuenen Taldea eta Merkataritzaren Mundu mailako Erakundea .

Globalizazioa
Globalizazioa : teknologia berrietan eta liberalizazio ekonomiko eta politikoan oinarritzen den prozesu ekonomikoa da .
Merkataritzaren eta orokorrean ekonomiaren globalizazio edo mundu mailako bihurtzearen inguruko eztabaidak (klase apalen alde eta herrialde pobreen askapenaren mesederako ote da, ala aitzitik, areagotu baino ez ditu egiten dauden desberdintasun handiak?) gero eta leku gehiago hartzen du hedabideetan eta gaiaren konplexutasuna dela eta, herritar bat baino gehiago noraezean gera liteke.
Globalizazioa edo mundializazioa, gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa bultzatzen duen prozesua da.
Globalizazioa gerta zedin, hainbat aldaketa sozial, ekonomiko eta politiko jazo behar izan dira. Hainbat parametro planeta osorako neurtzen dira Lurra unitate bat izango balitz bezala, produkzio moduak eta kapital mugimenduak mundu mailan ematen dira, bitartean estatuetako gobernuak euren eragina galtzen ari dira eta gizarte zibiletik hainbat mugimendu sortu dira globalizazio prozesuaren kalteen kontra.
Gaur egun bizi dugun globalizazioa, kapitalismo basatiaren zabalkuntza dela salatzen du Globalizazioaren aurkako mugimenduak (altermundialista eleaz ezaguna Ipar Euskal Herrian). Ekonomia gizakiaren gainean jartzen duela diote, eta globalizazioaren ondorioz ez direla konpontzen aberatsen eta pobreen arteko aldeak.
Ikuspuntu ekonomiko batetik, merkataritzaren liberalizazioa aipatzen da globalizazioari buruz hitz egiten denean. 1910 eta 1950 urteen artean, hainbat gertakari historikok nazioarteko merkataritzari garrantzia jaitsiarazi zioten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nazioarteko erakunde ekonomikoak sortu ziren Gerrak txikitutako hainbat herri berreraikitzeko eta nazioarteko merkataritzak gora egin zuen. 1970. urtetik aurrera, mundu mailan gertatzen ari ziren hartu-emanen ondorioak ikusgai zeuden: bai onuren aldetik baita kalteen aldetik ere.
Tamalez saltzen diguten merkatuaren perfekzio teoriko hori ez da errealitatean ematen , mundu errealean beti merkatu inperfektu baten aurrean aurkitzen gara gradu batean edo bestean , oso arraroa da kontsumitzaileek dena jakitea , ez da aditu bat eta ez ditu produktu modernoen zehaztasunak ezagutzen , askenean artikuluaren presentziaz fidatzen da (2)

Mozkina ateratzeko diren Korporazio multinazionalen ondorio negatiboak lege eta finantza trikimailu konplexuen erabilpenari esker, ez dute zertan maila lokaleko legeak bete behar; hori horrela, herri pobreen langileria eta baldintzak bata bestearen kontra erabiltzen dituzte mozkin handiena lortzeko asmotan.Kapitalismoaren zabalkuntza , garapen prozesua garatutako herrietatik hazkunde bidean dauden herrietara eramatea da.
Zer da benetan globalizazioa ,ordenagailu bidez zabaltzen diren birusen adibidea jarriko dugu. Filipinetan asmatu zen programa informatiko suntsitzaile batek (I'love you) ordu gutxiren buruan milaka milioi dolarretako galerak eragin zizkien mundu guztiko enpresa eta erakunde boteretsuei, USAko Pentagonoa barne.
Aintzina ez zen horrelakorik gertatzen. Gaur egun mundu guztian zehar , konektaturiko sare orokor bat dago eta guztiok elkarri konektaturik gaude gure bizitzako eremu askotan, ekonomikoa barne dela.
Beste adibide bat: 1997an Tailandiako monetaren (bar-aren) debaluazioa gertatu zen eta horren ondorioz ekonomia krisia sortu zen Asiako herrialdeetan; handik Latinoamerikara pasa zen eta azkenik Europara eta mendebaldeko gainerako herrialdeetara. Leku jakin bateko krisi ekonomikoa mundu mailako bihurtu zen egun gutxiren buruan.
Eurokopako futbol partidetako iragarkiak mundu guztian ezagutzen diren produktuekin herrialderik gehienetan dauden konpainien iragarkiak izatea ere mundualizazioa da.
Markak globalizazioaren eredu bikainak dira , marketako multinazionalak aniztasunaz hitz egiten digute baina egunero gaztetxo klonikoak sortzen dituzte , globalizazio komertziala ez du aniztasuna bilatzen , globalizazioaren etsaiak bertoko ohiturak eta erregioen gustuak izaten dira (3)
Labur esanda, globalizazioa nazioarteko fenomeno bat da, hiru hanka dituena: hanka teknologikoa (adibidez, Internet), ekonomikoa (liberalizazioei esker, dirua mundu guztian zehar mugi daiteke) eta, azkenik, politikoa: herrialdeek desagerrarazi egin dituzte ia babes guztiak, muga-zergak eta globalizazio horren alde dauden gobernuak aukeratzen dira. Lehen ez zen hori gertatzen, teknologia hori ez zegoelako eta gobernuek beren ekonomiengan kontrol handiagoa ezartzen zutelako.
Globalizazioaren aurkako protesta mugimenduak (Seattle, Washington, Davos) eremu anitzetatik sortu dira , hau da, ekologista, sindikatu, Hirugarren Munduko herrialdeekiko solidario, antikapitalista eta abarretatik . Gizartea ez dago konforme eta erakunde askok Internetek eskaintzen dituen aukerak erabili dituzte beren desadostasuna agertzeko. Sareko hainbat website-etan kontsignak aldarrikatu eta hainbat herrialdetatik, talde bakoitzaren protestak antolatu eta hainbat gauza partekatu dira.
Egia da, bai, agerpen horietan mila modutako interesak daudela ordezkatuta. Seattle-en ipar ameriketako sindikatuek egin zuten protesta, beren merkatuarentzat babes handiagoa nahi zutelako eta beste hainbat taldek, berriz, hain zuzen merkatu horren babes txikiagoa eskatzen zuelako, herrialde pobreek beren produktuak hobeto saldu ahal izan zitzaten.
Edozein modutan ere, mobilizazio horien alderdirik garrantzitsuena da herritarrak argi uzten ari direla gobernuei eskuetatik ihes egin diela ekonomiaren kontrolak. Gauza jakin batengatik protesta egitera joan gaitezke Udaletxera, estatuko gobernura, erkidegokora… baina beste gauza garrantzitsu askoren erantzukizuna multinazional handi batean, Bruselan, New Yorkeko Burtsan edo Tokiokoan izango da.
Orduan, non eta noren aurrean kexa daiteke jendea? Badira zenbait herrialde eta erakunde oso boteretsu (Nazioarteko Moneta Fondoa, Merkataritzaren Mundu Erakundea&) saltsa hori mugitzen dutenak eta jendeak horien aurrean egiten du protesta Seattle, Washington, Davos edo Pragakoak bezalako bilera garrantzitsuetan.
Berdin dio interesak desberdinak izan arren; jendea konturatzen da bere bizitza iristen ez den altuera batzuetatik zuzendurik dagoela eta horregatik irteten du kalera protesta egitera. Kaleko jendearen mugimendu demokratikoa da, besterik gabe erakunde mota horiei kontuak eskatzeko (zer gertatzen da nire lanarekin, ingurugiroarekin, herrialde pobreekin& etorkizunarekin?).
Globalizazioak herritar xumeari eragin diezaioke ,globalizazioa ez da antikristoa eta izan du gauza bat oso ona ere: produktuak merkeen dauden lekutik inportatzeko aukera ematen digu. Azken urteotan asko jaitsi da autoen prezioa, eta gainera, kalitate hobekoak dira. Uste dut herrialde aberatsetako biztanleoi mesede egin digula globalizazioak. Baina guztiek ez dute onura bera jaso, are gutxiago herrialde pobreek, eta horixe da arazoa.
Globalizazioaren esanahiak :
Globalizazioaren prozesuan hitz berriak sortu egin dira hemen ditugu horrelako batzuk :

a)Hiri Globalaren osaera: Munduko zati ezberdinen arteko kontaktu estuagoa, hartu-eman aukera gehiago pertsonen artean, elkar ulermena eta adiskidetasun gehiago munduko herritarren artean. Zibilizazio baten sorrera ekar dezake globalizazioak.
b)Globalizazio ekonomikoa: 'Merkataritza librea' industria bateko kideen arteko harreman estutze bat, nahiz eta kide horiek mundu osoan sakabanaturik egon, honek nazio burujabetasunaren jaitsiera dakar eremu ekonomikoan. Munduko Moneta-Funtsaren iritziz globalizazioa "herrien arteko interdependentzia ekonomikoa" da "non mugaz gaindi merkantziak eta zerbitzuak gero eta gehiago trukatzen diren, kapitala era aske batean jariotzen den eta teknologia gero eta azkarrago zabaltzen den."Pentsatzen da merkatua lege natural edo lege fisikoen bitartez antolatzen dela , hau faltzua da , gainera erabaki ekonomiko eta politikoak pentsaera honekin hartzea nahiko arriskutzua da , merkatua beste edozein giza erakunde bezala akatzes betik dago (4)
Multinazionalak eta nazioarteko erakundeak
a)Multinazionalak

Multinazionalek botere handia dute baina zalantzazkoa da estatuen eta administrazio publikoen funtzio politikoak bereganatu nahi izango dituztenik. Ez dute gaitasunik eta ez dut uste hori nahi dutenik ere. Botere publikoekin harreman onak izatea eta Administrazioa euren alde izatea nahi dute, diru laguntzak jaso, lursailak merke eskuratu eta ingurugiro gaiekin inork ez ditzala gogaitu.

Baina ez dugu uste multinazionalek Administrazioen funtzioak bereganatzerik - adibidez, Gizarte Segurantzaren gestioaz arduratzerik - nahi izango dutenik.Esan dugun bezala estatuek eskumen batzuk mantentzea komeni zaie .

Enpresa handiei primeran datorkie sortzen dituzten kostuez, adibidez langabeziaz, kargu egingo den estatu bat izatea. Estatuak diru publikoa komunikazio bide hobeak (autobideak, aireportuak, telekomunikazioak&) sortzen inbertitzea ere komeni zaie, ekonomistek "kanpokotasunak" deitzen dutena sor dezatela, beren produktibitatea eta irabaziak gehitzen lagunduko dietena.

b) Nazioarteko erakundeak
Globalizazioan Nazioarteko Moneta Fondoak, Merkataritzako Mundu Erakundeak eta Munduko Bankuak globalizazioan funtzio garrantzitzuak betetzen dituzte . Helburu desberdinak dituzten erakundeak dira. Munduko Bankuak garapen bidean diren herrialdeak ditu helburu; adibidez, Espainiari ez dio mailegurik ematen, eta Espainiak urtero egiten dio ekarpena. Nazioarteko Moneta Fondoa herrialde guztientzat dago, garapen kontuetan espezializatuz doan arren eta ez dakit hori den bere egitekoa.
Bretton woods acordioetan aliatuta dauden bi potentziak AEB eta Bretaña Handia mundu ekonomiaren zutabe naguziak diseinatu zituzten , nazien eta Japoniaren hondamendaren ondorioz . Ordenu hau AEB-aren kontrolpean egongo da , horrela mendearen lehen hamarkadetako krisia gainditzeko aukera izango zuen (5)
Merkataritzako Mundu Erakundeak ere guztiei zerbitzen die, baina batez ere herrialde aberatsei, horiek baitira merkataritzan gehien aritzen direnak. Lehenik eta behin jakin behar dugu erakunde horiek ez direla finantzatzen dituzten herrialdeengandik independenteak. Adibidez, Nazioarteko Moneta Fondoan (NMF) Estatu Batuek, Japoniak eta Europako Batasunak agintzen dute.
Batzuetan, erakunde horiek independenteak direla uste izaten da eta herrialde aberatsen aurka egin dezaketela, baina ez da hala izaten. NMFan eta Munduko Bankuan gehien agintzen duen gizona USAko Altxorraren Idazkaria (Ekonomia Ministroa) da, argi eta garbi.
Hitz bitan, erakunde horiek ezartzen dituzten politikak, diruz babesten dituzten herrialdeen aldekoak izaten dira. Beste herrialde batzuen garapenean lagundu dutela ere aitortu beharra dago, hala ere.
NMFak eta Munduko Bankuak Espainiaren garapen ekonomikoan lagundu zuten 1959an, atzerapenetik eta pobreziatik irteten ari ginenean. Laguntzen hartzaile izan dira Turkia, Israel, Singapur, Korea eta abar ere, gaur egungo garapen ekonomikorako behar zuten bultzada eman baitzitzaien.
1)banku mundiala
Banku mundiala (World Bank) nazi obatuen barnean dagoen erakundea da , bere betebeharra txirotasuna murristea da , prestamoen bitartez , prestamo hauek interes baxu aizan behar dute eta azaleratzen ar idiren herriei lagundu behar diete .
185 herri osatzen dute , 1944ean sortu zen eta bere egoitza Washingtonen dago . Esan dugun bezala 1944ean Bretton Woods sistema finantzarioa jaiotzen da eta bi erakundez osatuta dago , funtzeskoak direnak gaur egungo sistema ekonomikoa ulertzeko BIRD eta FMI
Hasiera batean nazio europarrak laguntzeko sortu zen baina pixkanaka-pixkanaka bere eginkizunak handizten joan zen erakunde berriak sortuz . Gaur erakunde hauek Banku Mundialaren Taldea bezala ezagutzen da .
2)FMI
Nazioarteko Diru Funtsa edo NDF 1944ko uztailaren 22an sortu zuten. Hain zuzen ere Bretton Woodsen (Estatu Batuak) ospatutako Nazio Batuen Erakundearen konbentzioan. Erakunde honen estatutuek honako helburuak ezartzen dituzte: kanpo-merkataritzari bultzada bat ematea eta txirotasuna murriztea.
Nazioarteko Diru Funtsa NBEren erakunde espezializatua da. Gaur egun, 185 herrialdek parte hartzen dute. Egoitza Washington Hirian dago eta 2004ko maiatzaren 4a geroztik Rodrigo Rato da erakunde honen presidentea.
Bere eginkizunak moneta trukaketen idizeak eta ordainketa balantzak ikuskatzea edo laguntza ekonomikoa zein teknikoa eskaintzea dira. Bere helburuak, erakundeak berak dioen bezala, "kooperazio ekonomiko globala suspertzea, finantza egonkortasuna ziurtatzea, nazioarteko sal-erosketak erraztea, garapen iraunkorra eta lan tasak bultzatzea eta pobrezia murriztea" dira.
Finantza zailtasuna larriak pairatzen dituzten herrialdeei laguntza ematea erakunde honen helburu nagusia da. Ordainketa balantzan arazoak dituzten herrialde bazkideek maileguak edo bere ekonomia sistema antolatzeko laguntza eskatu ditzakete. Ordainetan, hainbat egitura erreforma martxan jartzea eskatzen zaie, krisialdia areagotu ez dadin eta, batez ere, etorkizunean krisialdi gehiagorik nozitu ez dezaten.
Hala ere, jokabide horrek kritika ugari ekarri ditu. Europako eta AEBetako korporazioei laguntzen zieten diktadurak babestea lepoartu diote. Demokrazia, giza-eskubideak edo lan-eskubideak kontuan ez hartze ere egotzi zaio. Polemikak mugimendu altermondialistaren sorrera bultzatu du.
Merkatuak ez dutre modu perfectu batean funtzionatzen , baina FMIko ekonomistek esaten dutena bainoz askoz ere txarrago funtzionatzen dute , FMIak ematen dituen kredituak abantai handiak ditu , FMIak dirua usten du merkatu kapitalak egiten ez dutenean , esan beharra dago diru “merke” hau jasotzen dituzten herriek nahiko garest ordaintzen dutela (6)
3)Munduko Merkataritza Antolakundea(MMA)

Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA) nazioarteko komerkataritzaren arauak adosten dituen herrialdeen foroa da.MMA 1995eko urtarrilaren 1ean eratu zen. Erakunde horrekMerkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordio Nagusia(GATT) ordeztu zuen. Akordio hori bigarren mundu gerraren ondoren egin zen herrialdeen arteko merkataritza hesiak gutxitzeko asmoz.

Gaur egun, 142 herrialde dira MMA erakundearen kide. Teorian herrialde guztiek dute garrantzi bera MMAn, baina herrialde aberatsek agintzen dute praktikan, izan ere, negoziazio ahalmen eta botere handia dute eta merkataritza arloko aditu asko kontratatu ditzakete beren interesen alde lan egiteko. Herrialde pobreek, ostera, ez dute ahalmenik beren onerako izango liratekeen arauak proposatu eta defendatzeko.

*Merkataritzaren garrantzia

Merkataritza oso garrantzitsua da herrialde pobreentzat, izan ere, merkataritzaren bidez lortzen dituzte diru-sarrerarik gehienak eta motor garrantzitsua da beren ekonomien hazkunderako. Eta hazkunde ekonomikoak ahalbidetu egiten du azpiegitura eta zerbitzuetan baliabide gehiago inbertitzea.

Martxan jarritako politiken helburuak osasun eta hezkuntza sistema hobetzea eta mundu guztiarentzat lan aukera egokiak bultzatzea izango balira, jendearen bizi-kalitatea hobea izango litzateke. Munduko hamar pobreetarik zazpiren bizibidea nekazaritza denez, nekazaritza arloko merkataritzan akordio eraginkorra lortuz gero, jende asko aterako litzateke pobreziatik mundo osoan.
Merkataritzaren liberalizazioa. Filosofia politiko honen arabera, merkatuko indarrak arautzerakoan, ahal den neurrian, gobernuen interferentzia ahalik eta txikiena izan behar da. Liberalizazioak (interferentzia publikoak kentzea) dimentzio ugari ditu , gaur egun FMI berak aitortu du merkatuen liberalizazio ekonomikoak 90-ko hamarkadaren krisiaren arduraduna izan zela eta iraganean azaleratzen ari diren herrientzat hondamendia izango da .(7)
Nazioz gaindiko konpainiak (TNC). Nazioz gaindiko konpainiak dira negozioak herrialde baten baino gehiagotan ezartzen dituztenak. Merkataritzaren liberalizazioaren bidez, konpaini hauek etekin handiagoak lortzen dituzte, izan ere, lana eta lehengaia lekurik merkeenetan lortzen dute eta produktuak merkatu askotan saltzen dituzte . Subentzioak dira gobernuak egiten dituen diru-laguntzak sektore baten produkzioaren kostuak gutxitzeko.

Zenbait herrialdetan, gobernuek nekazariei subentzioak ematen dizkiete, hazien, garraioaren, ongarrien eta abarren gastuak estaltzeko. Dumping gertatzen da produktuak produkzio kostuaren azpitik saltzen direnean merkatuan saltzean. Segurtasuna jatekoetan. Honek esan nahi du mundu guztiak eskura dezakeela jateko seguru eta nutritiboa, bizitza aktibo eta osasuntsua eduki ahal izateko.Aduana-zerga. Merkantzia inportatu eta esportatuei jartzen zaien zerga da; horrela, horien prezioak gora egiten du. Merkataritza hesia. Gobernuek inportazio
eta esportazioak mugatzeko erabiltzen dituzten kuotak, bahiturak,aduana-zergak eta arau teknikak.
Egoera globala
Esan dugun bezala globalizazioa izena hartzen du merkatariza mundiala hartzen duen forma modernoena , sistema honetan fluxu finantzarioak izugarri liberalizatu dira , merkataritza kontrol bat existitzen da bai , baina askoz ere zorrotzagoa da langileen mugikortasunarekin (8)
Herrialde pobre eta aberatsen arteko tartea ixten ala, alderantziz, handitzen ari da eta gero eta gehiago handituz doa. Aberastasunaren banaketa oso desorekatua ekartzen du globalizazioak. Hainbat jende oso aberats egiten ari da; munduan 200 milioi pezetatik gorako aberastasuna duen 5 milioi pertsona daudela kalkulatzen da. Handiki multzo izugarri horrekin batera, pobrezian bizi den milaka milioi lagun dago.

Ebakia irekiz doa eta ez herrialde aberats eta herrialde pobreen artean bakarrik, baita herrialde beraren barruan ere. Caritas erakundearen arabera, Espainian zortzi milioi pertsona (biztanleriaren bostena) bizi da pobrezian. Horrenbestez, erabakirik hartzen ez bada, kopuruak gora egingo du.

Ezin dugu merkatuko zoriaren menpe, globalizazioaren esku utzi (jende askori emango dizkio aukerak eta aberats asko sortuko du), jende askok oso gaizki pasako baitu. Merkatuak ez du pobre eta baztertuengan pentsatuko, beste helburu batzuk ditu eta.

Bestalde, herrialde behartsuen artean ere kategoriak daude. Globalizazioak merkataritzako eta finantza inbertsioetako zirkuituetan daudenei egin die mesede. Txina, duela 25 urte, herrialde tristea eta oso behartsua zen eta arazo larriak zituen (okerreko nutrizioa, haurren hilkortasuna, erregimen politiko oso gogorra), baina azken urteotan jauzi handia eman du.

Atzerriko kapitalak inbertsio izugarriak egin ditu han eta herrialde nabarmena loratu da globalizazioari esker. Indian ere antzeko zerbait gertatu da, baina Pakistan edo Bangladesh inbertsio isuri horretatik kanpo geratu dira eta ezin izan dira garatu.

Afrikara begiratzen badugu, hango jendea gero eta itoago dago miserian, bizitza ekonomiko, sozial eta politikoaren degradazioan. Han ez du inork inbertitzen eta Mendebaldeko gizarteari armen negoziorako eta zor dizkigutenak ordaintzeko baino ez dio balio Afrikak. Globalizazioaren onuretatik kanpo geratu dira herrialde horiek.

Nazioarteko merkataritzaren zati txiki bat da, baina balio handia du. Bidezko Merkataritzaren defendatzaile sutsua naiz; keinu eta salaketa egokia da, Ipar eta Hegoaren arteko merkataritza harremanen bidegabekeriaz jendea ohartarazteko. Ez dut uste arazoa konponduko duenik, baina askoz okerrago da etsipena eta ezer ez egitea. Mugimendu horiek, askorik konpontzen ez duten arren, baliteke kooperatiba edo herri jakin bateko bizitza hobetzea.
Horrekin ez dira Hirugarren Munduko arazoak konponduko, baina balio handia dute gizartea kontzientziatzeko. Era horretako ekimen asko babesten dut, besteak beste kanpo zorra barkatzea, inmigranteak hartzea& izan ere, pertsona humanista, aurrerakoi eta kristauek parte hartu behar luke hainbat gauzatan.
Kanpo zorra:
Hirugarren Munduko herrialdeei, batez ere kanpo zorraren auziaren inguruan: "herrialde askotan aurrekontu orokorren %80 edo batzuetan %100 kanpo zorra ordaintzeko erabiltzen da eta horrela, ezin dute diru hori eskolak, ospitaleak edo errepideak eta antzeko ezinbesteko azpiegiturak eraikitzeko erabili".
Kanpo zorraren arazoa ondorengoa da: Zuk etxebizitza bat erosteko 10 milioiko mailegua eskatzen duzu, %5eko interesarekin, baina handik hiru hilabetera interesa %8ra igo dizula esaten dizu banketxeak eta zuk ez duzu kexatzeko aukerarik. 6 hilabetera, %20ra igotzen dira interesak eta, beraz, eskatu zenuen mailegua ordain zenezakeen, baina hau dagoeneko ezin duzu ordaindu. Horrela, bizi guztian ere ordaindu ezinik geratzen zara. Horixe gertatu da kanpo zorrarekin ere. Mailegu-tasa aldakorrekin egin da eta indizeak etengabe hazi dira; eta, beraz, harlauza baino gehiago, panteoia dute gainean herrialde pobreek. Kanpo zorra barkatzea oso onuragarri litzateke herrialde horientzat. Orain beharturik daude esportatzera, kanpo zorraren interesak ordaintzeko dibisak lortu ahal izateko. Era horretan erabat kanpoko merkataritzara begira dago herrialde hori eta ezinezko du barne merkatuaz arduratzea. Zorra ordaindu beharra duenez eta presazkoena horixe denez, aurrekontu orokorren %80 edo %100ekoa baino zor handiagoa duten herrialde horietan Estatuak ezin du herriarentzat lan egin. Azken batean, gizateriaren erdia zorpean dauden herrialdeetan bizi da eta, beraz, 3.000 milioi pertsona ez dira pobrezia egoera horretatik aterako kanpo zorra kitatzen ez duen bitartean

Ondorioak

Esan dugun bezala norbanakoen, taldeen, enpresen eta herrialdeen arteko harremana eta trukea areagotzen duen prozesua da globalizazioa,eta aldaketa teknologiko, ekonomiko eta politikoek eragindakoa da prozesu hori.

Globalizazioaren etekinak bidegabe banatu dira. Ahulenak eta txiroenak galtzaile ateratzen dira gehienetan. Esate baterako,garapen bidean dauden herrialdeetako nekazariak ezin dira atzerriko inportazioekin lehiatu, eta, horrela, beren bizibidea galdu dute. Industriako langileak ere mehatxatuta daude, izan ere, konpainiak produkzio kostuak merkeagoak diren lurraldeetara eta lan eskubideak errazago urratzen diren herrialdeetara joaten dira.

Gainera kanpo zorraren arazoa dugu , zorraren kontra dauden erakundeen arabera herrialde txiroek izugarrizko krisia dutela hezkuntza eta osasun mailan eta gainera epidemiak (VIH) zerbitzu faltekin konbinatuta milioika pertsona hilko ditu hurrengo urteetan (9). Hala ere, globalizazioak, justizia eta garapen iraunkorra sustatzeko, mundu osoko mugimendu sozialak batzeko aukera ere ematen du.

Globalizazioak merkatuaren logikaren arabera funtzionatzen du. Moral aldetik, hori ez da ez txarra ez ona, baina merkatuak solaskide kaudimendunekin bakarrik funtzionatzen du eta kaudimenik ez dutenak ez dira integratzen. Merkatuari egoera hori ez zaio axola. Horixe da arazoa. Azkenean, daukatenen eta ez daukaten artean bereiztu da gizartea eta horrela, garatzen diren herrialdeei begira dago merkatua eta garatzen ez direnak ahaztu egiten ditu. Horren ondorioz, merkatuaren etsai handia Estatua dela dioen ideia atzera geratzen da eta Estatuak gero eta aukera gutxiago du ahalmen ekonomikorik ez duten pertsonei arreta eskaintzeko.Merkatuak ahalegin berezia egiten du Estatua gero eta txikiagoa izan dadin, aurrekontu txikiagoa izan dezan eta funtzionario gutxiago izan ditzan. Horrela, gero eta lan gutxiago egin ahal izango du ospitaleak, eskolak eta ezer ez dutenentzako azpiegiturak sortzen; beste hitz batzuekin esanda, definizioz errentagarri izan ezin diren sistemak dira horiek, merkatuan ez daudenen beharrak asetzera zuzentzen direlako. Herrialde pobreetan bitartekoak dituzten pertsonekin funtzionatzen du merkatuak, gutxiengoarekin beraz, eta horrek esan nahi du gero eta pobre gehiago dagoela. Horregatik, aurrerapena benetan non dagoen galde diezaiokegu geure buruari.

BAINA , naiz eta ,boteretxuek dena kontrolpean eduki eta naiz eta euren aurkako idei guztiak suntzitu , pentsakera alternatibo bat existitzen da . Liburu gero gehiago idazten ari dira , batzarrak biderkatzen dira eta denek bera esaten dute , beste mundu bat posible da . Honela aldarrikatu zuten Porto Alegre ko kideek Mundu Bankuaren batzarrari erantzunez . Foro honetan ondorio interesgarri bat atera zuten ekonomia globalaren arazoa konpontzeko edo behintzat bideratzeko . Erabaki ekonomiko garrantzitzuen kointrol demokratikoa (10)


1-Jose Maria Laso Prieto “la globalizacion y Noam Chomsky” , catoblepas , 36º zenbakia ,6 orrialdea
2- Jose Luis Sampedro “el mercado y la Globalizacion” , 27-29 orr.
3-Naomi Klein , “No Logo” , 165 orr.
4-George Soros , “la crisis del capitalismo global” , 61 orr
5-Noam Chomsky ,“Un repaso a la historia del FMI”, rebelion.org
6-Joseph E. Stiglitz , “el malestar en la globalizacion”, 259 orr.
7-Joseph E. Stiglitz , “el malestar en la globalizacion”, 87 orr.
8- Jose Luis Sampedro “el mercado y la Globalizacion” , 69-70 orr

9- Emad Mekay , “Migajas del G-8 para los países más pobres”,rebelion.org
10- Jose Luis Sampedro “el mercado y la Globalizacion” , 89-90 orr